XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FERMIN MUGURUZA KANTARIAIRUNGO Ospitale zaharrean jaio zen orain 36 urte.
Handik berrehun metrora bizi da egun bere bikote-lagunarekin, Jonerekin, eta Unai eta Irune seme-alabekin.
Musika egiteaz batera, Esan Ozenki eta Gora Herriak zigiluek osoro betetzen dute bere denbora.
Jende askoren inguruan mugitzen da eta independentzia da bere jomuga nagusia.
Harengana iristea zaila omen dela aipatu diogunean,
-Hori horrela galdetzea polita da. Nolanahi ere, grabazioa konplikatu samarra izate hori ez dut nik bilatu, berez konplikatu izan da.
Batez ere, herrialde bakoitzean grabatzeko sistema bat erabiltzen delako, eta horiek guztiak hemen egokitu behar izan ditut.
Hala ere, diskoaren lana handia izanda ere, jendearen prestutasuna eta ilusioak aurrera jarraitzen lagundu gaitu. Oso esperientzia aberasgarria izan da.
-Mundualizazioak bultzatzen nau internazionalista izatera. Mundualizazioak kezkatzen nau, kultur eremu zehatz bat, eremu ekonomiko bakar bat, eta finean eremu eta pentsamendu bakarreko joera islatzen baitu mundualizazioak.
Ni justu aniztasunaren aldekoa naiz eta horren inguruan euskaraz bizi nahi dut.
Nire aukera hori izanda ere, kanpoan diren hainbat egoera neure egiten ditut. Los Angelesen gazteleraren defendatzailea naiz esaterako. Orobat, hizkuntzaz bestera kultur estandarizatu azkar bat dator, eta horren aurka internazionalismoaren ildoan ari naiz.
-Nik beti lotu izan dut disko baten ekoizpena zuzenekoarekin, eta lehen aldia da alderantzizko prozesua egiten dudala.
Zeregin askotxo dudanez, zaila zait talde finko bat izatea. Kantu hauek zirriborratuak nituen, eta batzuk baita Dut-ekin eginiko biran joak ere.
Zuzenean jotako musikak zirenez, disko batean sartzeko aukera bilatu nuen.
Egin ahala espiritu internazionalista eta irekiaren ideia gauzatuz joan zen.
Orain, berriz, hori zuzenean emateko taldea prestatu dugu.
Haizea jotzen dutenak Erromakoak dira, teklista eta baxularia Parisen bizi diren afrikarrak izaki. Lau euskaldun eta beste lau kanpotarrek osaturiko taldea da Fermin Muguruza DUB Manifest izenekoa.
-Brigadistak Sound System izen bereko disko horretan ehundik gorako lagunek parte hartu dute, eta orain zortzi musikari baino ez gara izango taula gainean.
Banda honekin birrasmatuko dugu kantu bakoitza. Ez da diskoan entzuten den bezala izango, baizik bandak ulertua duen bezala. Hurbil izango da hala ere, eta banda baten indarra ageriko da, nik uste.
-Nik baiezko inpresioa dut. Nire kasuan, musika munduan
-Beno, zentzu batean bai. Bederatzi urte bete ditu Esan Ozenki proiektuak, eta 150 erreferentzia kaleratzea izugarrizko lana da.
Euskal Herrian belaunaldi espontaneorik ez dagoela aitortu nahi dut hala ere. Gurea Kortatu-rekin hasitako esperientzia da.
Eta aurretik izaniko beste esperientziaren ondokoa. Gurea
Guk esparru propio bat ireki genuen beharbada
Inguru horrek mamitzen duen musika ekoizteko gertu gara.
Ez gara bakarrak, gure inguruan disketxe asko sortu dira, eta beste lekuetan ez bezala, haiekin harreman onak ditugu, ez lehia itsusia.
Disketxen artean nolabaiteko elkar ulertze bat badago eta oso aberasarria da hori.
-Unean uneko egoerek bere eragina izaten dute.
Nolanahi ere, ni ortodoxiaren kontra agertu izan naiz. Ortodoxia musikalaren eta baita politikoaren kontra ere.
Bai musikan bai politikan jendea purista badago, eta puristek musika estilo bat beste batekin nahastea gaizki ikusten dute
Bestalde, asuntoa da garai batean esan nuela marxismo-leninismoa jarraitu behar zela